Programa didaktikoa
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen curriculumean “Makinak eta eragile mekanikoak” lantzen dira, eta Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak gaia jorratzeko aukera bikaina eskaintzen du. Errementariek erabiltzen zituzten tresnetatik hasi eta makina sinpleen garapeneraino.
“Makina sinpleak ezagutzen”, Heziberri 2020 dekretuan Lehen Hezkuntzako curriculumean teknologiaren inguruan zehazturiko edukiei erantzungo dien unitate didaktikoa da. Eduki eta metodologia aldetik lehen hezkuntzako 3. zikloari egokituriko programa didaktikoaren bitartez, makina sinpleen ezagutza, haien sorrera edo eta aplikazioak aztertzen dira. Horretaz gain, Elgoibarko herriaren garapenean horren garrantzitsua izan den makina-erremintara hurbilketa sustatzen da. Hori guztia, garaian garaiko herria, herritarrak, Deba bailara edota inguruak baldintzaturiko testuinguruan kokatuta eskaintzen da.