SACIA Karraskatzeko makina

2023/11/13

“Construcciones de Maquinaria Sabino Achotegui y cia”.

Soraluzen 1910ean sortutako elkartea.

1926an arrabotatzeko makinak egiten hasi ziren.

SACIA L300 Karraskatzeko makinaren liburuxka

Sacia Karraskatzeko makina azkarra “L300”.

Eibarko EHUk emandakoa, Soraluce enpresaren enkarguz zaharberritua 2023. urtean. Prestatzen ari diren SAPAko industria-pabiloi zaharrean (Soraluze) ikusgai jartzeko. 2024an inauguratuko da, herriaren gozamenerako.

SACIA ENPRESA

1926an arrabotatzeko makinak egiten hasi ziren Klopp marka alemanean oinarrituta. Proiektu hori eta mota honetako makinak hemen martxan jartzea, Klopp enpresan sei urte egin zituen Otto Holke- ren lana izan zen.

Hurrengo urteetan, batez ere Gerra Zibila-ren ondoren, zutabedun zenbait zulatzeko makina mota
egin zituzten, eta abar, baina ospea eman ziena 50 urtetan munduan zehar saldu zituzten
arrabotatzeko makinak izan ziren.

Makina-erremintez gain, torlojuak, azkoinak, zirrindolak eta bizikletentzako osagarriak ere egin
zituen.