GER museoaren lagun berria

2024/05/06

GER, makina-erremintan ibilbide luzea duen enpresa, gure “Museoaren Lagunak” komunitatearekin bat egin du.

GERmh-k artezketa-soluzio mota guztiak eskaintzen ditu 5 makina-familiatan oinarrituta, gainazal lauak nahiz zilindrikoak artezteko, diseinu bertikalean nahiz horizontalean.

Plazer bat da museoarekin hainbeste elementu komun dituen enpresa bat gure familiaren parte izatea.

Eskerrik asko historia egiten jarraitzeagatik…

#MakinaErremintaMuseoa #MuseoMáquinaHerramienta #MEmuseoa