NB100 bideo lehiaketa – Begirada sortzaileak

2024/10/14

ARGIA, FUNTZIOA ETA EDERTASUNA

Nestor Basterretxea euskal artistaren mendeurrena dela eta, ekitaldi asko ospatzen ari dira Euskal Herri osoan. Makina Erremintaren Museoan, bere diziplina anitzeko obrak balioan jartzeko helburuarekin, bi ekitaldi antolatu ditugu:

– “Operación H” (1963, Fernando Larruquert-ekin lankidetzan) izeneko filmaren proiekzio eta solasaldia

– Begirada sortzailea pizteko ikus-entzun lehiaketa bat, bi kategoriatan: orokorra eta gazteak.

2024ko urriaren 24an 18:30etan, “Operación H” proiektatuko dugu. Filmaren aurkezpena Euskadiko Filmategiko Ion Lopez-ek eskainiko digu, eta bere hitzaldiarekin artistaren lan zinematografikoa ezagutu ahal izango dugu. Oso film berezia da, Nestor Basterretxearen sormena ondo islatzen duena, Huarte enpresa naparraren produktuak edertasunez promozionatzen duena.

Museoaren helburua jendearengan eta bereziki gazteen artean begirada desberdin hori (askea eta sortzailea) piztea da. Horretarako, “Begirada sortzaileak” – NB 100 ikus-entzunezko lehiaketan parte hartzeko deialdia zabalduko dugu. Lehiaketan parte hartzeko aukera 2024ko urriaren 21ean hasiko da eta azaroaren 18an amaituko da.

SARIAK:

2024ko azaroaren 25ean, epaimahai aditu batek bi kategorietan hautatutako 3 ikus-entzun lan hoberenak zeintzuk izan diren jakitera emango du museoko Instagram-en bidez @memuseoa. Honako sari hauek banatuko dira.

Begirada sortzaileak” – NB 100 lehen saria: 50 euro jasoko ditu, gehi museoko kamiseta eta oihalezko poltsa.

Begirada sortzaileak” – NB 100 gazte saria: 50 euro jasoko ditu, gehi museoko kamiseta eta oihalezko poltsa.

+ kategoria bakoitzeko beste bi finalista: bakoitzak, museoko kamiseta eta oihalezko poltsa.

Sariak museoan bertan banatuko dira eta irabazleei argazki bat aterako zaie museoko sareetan partekatuko dena, komunikabideetan ere berria zabaltzeko asmoz.

PARTE-HARTZEKO OINARRIAK:

Nori dago zuzenduta?

Deialdiak bi kategoria ditu:

– Orokorra

– 12 eta 16 urteko gazteak, banaka zein taldeka.

Ze lan mota aurkeztu daitezke?

Aurkeztutako ikus-entzun lanek “Operación H” filma izango dute inspirazio iturri gisa, eta Makina Erremintaren Museoko irudiak edota soinuak bildu beharko dituzte. Museoa deskubritzeko gure webgunera jo daiteke edo museoa bisitatu daiteke grabaketak bertan egiteko.

Zein baldintza bete behar dira?

“Operación H” filma ikusi ondoren hausnarketa bat egin behar da eta Makina Erremintaren Museoan begirada sortzailea nola aplikatu pentsatu. Sortuko den bideoa Makina Erremintaren Museoko Instagram kontuan jarraitu behar da.

Ikus-entzun lanak ze iraupen izan behar du?

Lehiaketan parte hartzeko zabalduko diren filmek gutxienez 60 segundu eta gehienez 120 segundu iraun beharko dute.

Nola partekatu daitezke lanak?

Ikus-entzunezko lanak norberak bere Instagram kontuan partekatuko ditu, modu ireki batean. Publikazioaren deskribapenean @memuseoa etiketatu beharko da guk lana ikusi ahal izateko.

Noiz arte dago irekita epea?

Lanak norbere sare sozialetan partekatzeko epea 2024ko azaroaren 18an amaituko da.

#NB100 #MuseoMáquinaHerramienta #MakinaErremintaMuseoa #MEmuseoa #Lehiaketa #Concurso #Instagram