Ikasturte hasiera

2025/09/12

Ikasturte hasierarekin IMH Campuseko prozesuen eta produktuen berrikuntzako ingeniaritza graduko lehen mailako ikasleen bisita jaso dugu Makina Erreminta Museoan.
Aukera ona da gure industriaren jatorrietara hurbiltzeko, atzoko berrikuntzak orainerako bidea nola ireki zuen ulertzeko eta horrela, ondare horrek sektorearen etorkizuna nola inspiratzen duen hausnartzeko.

Bisita hauek historiaren eta belaunaldi berrien prestakuntzaren arteko zubia dira: nondik gatozen jakitea funtsezkoa da nora iritsi nahi dugun irudikatzeko eta eraikitzeko.

Zorte handia etapa berri honetan!