
Elgoibarko Lanbide Heziketaren 125. urteurrenaren itxiera.
Elgoibarko Lanbide Heziketaren 125. urteurrenaren itxiera ekitaldia egin zen atzo, ospakizun giroan.
Herriko Antzokian, Shanty Oria Etxanizek Makina Erremintaren Museoari emandako funts baten gordailua oholtzan irudikatu zen.
Bernardo Ezenarrok (1873-1956) Paristik ekarritako 30 bat laminatako bilduma da eta Marrazki Akademian zein Arte eta Lanbide Eskolako irakaskuntzan erabilitakoak. Orduan erabili zituzten ikasleen aztarna ugari dituzte eta Rafael Zulaika Ruiz, museoko zuzendariaren esanetan, “mereziko luke tokiko ondare elementu hau zaintzea eta aztertzea”.
#MEmuseoa #MakinaErremintaMuseoa #MuseoMáquinaHerramienta #125lhe

