Danobat Group eta Museoaren hitzarmen berria

2025/11/10

DANOBATGROUP eta Makina Erreminta Museoa bidaide izango dira berriro, hiru urte gehiagotan (2025-2027).

Museoan, goizean sinatu duten hitzarmenak jaso moduan, danobatgroup-ek lagunduko dio horrela industria-kultura eta ondare teknologikoa sustatzeko lanean. Ondorioz, baliabide multimedia berriez baliatuko da museoa, publikoari edukiak modu dinamikoagoan eskainiz.

Eskerrik asko, bihotzez, Danobatgroup-eko Kontseilu Errektoreari, lankidetza honengatik!