Museoak eta Alzheimerra

2025/11/21

Nola gerturatu ondarea eta kultura Alzheimerren edo beste dementzia batzuen fase arinean edo moderatuan dauden pertsonei?

💫 Abian da Museoak eta alzheimer programaren 2. edizioa. Parte hartzen duen museo batera egokitutako bisita bat egitean oinarritzen da programa.

👥 Parte hartzen duten Museoetako hezitzaileek eta bitartekariek, dementziak dituzten pertsonen tratuan eta arretan formakuntza jasoko dute. Saio ezberdinen bidez, museo bakoitzak bere espazio eta esperientziara egokituko du bisita.

📅 Aste honetan 1. saioa egin dugu eta Makina Erreminta Museoan bildu gara 2025-2026 edizioari hasiera emateko, mila esker harreragatik!

➡️ Programa hau Euskal Herriko Unibertsitatearekin, EHU rekin lankidetzan garatzen dugu.

ℹ️ Informazio gehiago : https://lnkd.in/dRb5r