Tecnaliak fatronik-en maketa dohaintzan eman dio museoari
Makina Erreminta Museoari Fatronik ikerketa teknologikoko zentroaren maketa historikoa eman diola ezagutarazi nahi dugu. Fatronik Elgoibarren sortu zen 1986an, eta urte batzuk geroago Donostiara lekualdatu zen, ondoren TECNALIA Research & Innovationekin bat eginez.
Maketa 1989koa da, eta Zayer, Anayak eta Etxetar makinen fabrikatzailekin irudikatua.
Gainera, maketari bizia ematen dioten irudiak edo pertsonak fabrikazio gehigarriaren bidez fabrikatu dira, IMH Campusekin egindako lankidetzari esker. Ikasleen eta irakasleen lan bikaina.
Maketa, baliaoa emanda, ezin hobeto uztartzen da museoan, bisiten kontakizuna osatuz eta gure industriaren bilakaera markatu duten aurrerapen teknologikoak ezagutarazten lagunduz.
Eskerrak eman nahi dizkiegu, bereziki, Agustín J. Sáenz jaunari, Tecnaliaren ordezkari gisa, eta Luis Goenaga Lumbier jaunari, Fatroniken zuzendari izandakoari, ekimena hartzeagatik eta dohaintza hori posible egiteagatik.
Berrikuntza, historia eta lankidetza industriaren zerbitzura.
#MEmuseoa #MakinaErremintaMuseoa #MuseoMakinaErreminta hashtag #Lankidetza #Industria


