Ibone Bengoetxea – lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren bisita

2026/03/18

Ohore handiz hartu dugu museoan lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren bisita, Ibone Bengoetxea, baita Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde Andoni Iturberena ere.
Maialen Elgoibarko alkatea eta Andrea Arriola Kultura Saileko arduraduna ere gurekin izan ziren.

Bisita hau aukera bikaina izan da gure historia ezagutarazteko eta zaintzen dugun ondare industriala balioan jartzeko. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker, museoari gehitutako azken nobedadeak bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten: pantaila interaktibo berri bat Sigma erabilera anitzeko aretoan, bisita gidatuetan kontakizuna aberastuko duen beste bat, eta irakurketa errazean egokitutako informazioa duten arrabola berriak, irisgarritasunarekin eta dibulgazioarekin dugun konpromisoa indartzen dutenak.

Zinez eskertzen dugu zuen interesa eta babesa.

#MEmuseoa #MakinaErremintaMuseoa #MuseoMáquinaHerramienta