AVIFES Durango museoan
Horrelako topaketak oso baliotsuak dira guretzat, museoak espazio ireki, inklusibo eta komunitatearengandik gertu dagoen espazio gisa duen zeregina indartzen baitute. Gure ondare industriala hainbat talderekin partekatzeak haien esperientzia aberasteaz gain, kultura pertsona guztientzat eskuragarri egitearen garrantzia ere gogorarazten digu.
Taldearentzat, bisita aukera paregabea izan da makina-erremintaren bilakaera bertatik bertara ezagutzeko, gure ingurune industrialari lotutako istorioak ezagutzeko eta esperientzia desberdin, parte-hartzaile eta aberasgarri bat bizitzeko.
Lanean jarraituko dugu museoa ikasteko, gozatzeko eta partekatzeko topagune izan dadin.
Eskerrik asko zuen bisitagatik!
