Familiak

Tornuen familia

TdeG tornu paraleloa
Fabrikatzailea: Talleres de Guernica. Gernika, 1930.

 

Tornuen familia honako makina hauek osatzen dute:

  • Erdmann Kircheis-ek (Alemania) egindako pedal-tornu bat.
  • José Retenagak (Eibar) egindako tornu paraleloa.
  • Brown & Sharpe (AEB) tornu automatikoa.
  • Talleres de Guernica-k (Gernika) egindako TDG tornu paraleloa.
  • Jose León Olascoagak (Errenteria) egindako Samson tornua.
  • Orbea (Eibar) enpresak egindako tornu paraleloa.

Zulatzeko makinen familia

EE Zutabedun zulatzeko makina
Fabrikatzailea: Estarta y Ecenarro. Elgoibar, 1920.
 
Zulagailuen familia honako makina hauek osatzen dute:

  • Mahai gaineko bost zulagailu.
  • Zutabedun lau zulagailu.

Mahai gaineko zulatzeko makinetako bat JM siglez identifikatuta dago, Elgoibarko Jose Maria Múgicak egin baitzuen, eta gainerako laurak ez daude identifikatuta, baina testigantzek diote Gipuzkoako Debabarrena eskualdean fabrikatu zituztela.

Zulatzeko makina zutabedunei dagokienez, bat Jose León Ciaranek egina da (Elgoibar) eta hirurak Estarta y Ecenarro-k egin zituzten (Elgoibar).

Fresatzeko makinen familia

RAFA fresatzeko makina horizontala

Fabrikatzailea: Jarbe. Elgoibar, 1942.

 

Fresatzaileen familia honako makina hauek osatzen dute:

  • Cruz Ochoak (Eibar) egindako fresatzaile unibertsal bat.
  • Casals-ek (Ripoll – Girona) egindako Rafa fresatzaile horizontal bat.
  • Arana y Uribe-k (Elgoibar) egindako fresatzaile horizontal bat.
  • Fritz Werner (Alemania) enpresak egindako fresatzaile kopiatzaile bat.

Beste makina-erreminta batzuk

  • Sacia limatzailea (Soraluze).
  • La Maquinaria Moderna eskuz artekatzeko makina (Bilbo).
  • Herrmann Ulbricht zubi-eskuila (Alemania).
  • Cruz Ochoa atzera-aurrerako zerra (Eibar).
  • Esmerila.