Erakusketa Ibiltaria: “Etengabeko Eraldaketaren Historia”
“Ciaran y Estarta” enpresa eratu zen mendeurrenaren ospakizuna dela eta (1914ko apirilaren 21), abagune egokia da gure historia industrialaren bilakaera memoria-bizia bihurtzeko, “ETENGABEKO ERALDAKETAREN HISTORIA” izeneko erakusketa ibiltari baten bidez.
Makina Erremintaren Museoak antolatutako erakusketa Elgoibarko “Giza Eskubideen Parkean” eta “Bolatokian” bisitatu daiteke. Erakusketa honek 2015eko apirilaren 30 arte iraungo du.
“ETENGABEKO ERALDAKETAREN HISTORIA”
Erakusketa ibiltari honek 600 urtetik gorako ibilbidea deskribatzen du, gure historia industrialaren garai baten lekuko-bizi bezala gizarteari aurkezteko. Gure lan egiteko moduak eta erabilitako teknikak erakusten ditu; guztia zibilizazio aztarna gisa, honi esker ezagutu eta uler baitaiteke gure oraina.
Giza Eskubideen Parkean Elgoibarko Kultur Etxeko jatorrizko-ateak erakusten dira (XV. mendea), errementariaren zulatzeko makina, agoa (Zeharrolan ateratako burdinezko ore trinkoa), uztarria, ingudea, profilen kalibratzailea, kurrika parea, etabar, garaiko baliabide eta produktuak ezagurataziko dutenak.
Bolatokian armagileen zulatzeko makina, mahai gaineko zulatzeko makina, zutabeko zulatzeko makina sentsitiboa, karrakatzeko makina eta fresatzeko makina ikus daitezke.