
Edurne Bilbao – amabitxi bihurtu da. Mila Esker!
Museoanbadago makina bat nire aitxitxa Julianek (aitonak) eta osabek lanerako erabili zutena eta … bere amabitxi bihurtu naiz!
Jose Maria Mugika-k egiten zituen zulagailuak, kabrestanteak eta ekonomika-sukaldeak, eta nire aitxitxa, eta osaba Genaro eta Luis, bertako langileak izan ziren luzaro.
Mugikak taller mekanikoa, fundizioa eta Arriaga auzoan Ekaitz zentral elektrikoa zeukan.
Nire aitxitxak 63 urtetan jardun zuen taller mekanikuan eta baita zentraleko elektrizista moduan, eta 20 urtetan Elgoibarko zine aretoko operadore ere izan zen.
Nere aitak kontatu dit José Mari Mugikak nere aitxitxa asko maite zuela eta gaixotu zenean (Julian) urtian behin etortzen zela bere auto dotorearekin nere aitxitxaren bila, eta txango labur bat egiten zuten elkarrekin, nire aitxaren gozamenerako.
Museoak izan duen ideia zoragarria iruditu zait, eta nire familiak industriari lotutako bizipen emozionalari tokia egiteko aukera eman dit.
Eskerrik asko Iker Garcia eta Rafael Zulaika Ruiz aukera bikain honengatik!
#makinabesoetakoa
#amabitxi
#aitabitxi
#industriasena
#elgoibar
#imhcampus
#homeofmanufacturing
#afmcluster
