ETB1ek Eibarko Koro Gaztearen grabaketa emango du irailaren 9an

2019/09/01

‘Ahotsak’ Euskal Herriko abesbatzarik onena aurkitzeko helburua duen saio musikala jarriko du abian irailean ETB1ek. Julian Iantzik gidatuko du, eta Hibai Etxebarria musikan adituaren laguntza izango du programan.

Baleuko ekoiztetxeak eta ETBk ekoitzitako ‘Ahotsak’en atal bakoitzean, hiru abesbatza lehiatuko dira Euskal Herriko hainbat txokotan. Eibarko Koru Gazteak Elgoibarko Makina Erremintaren museoa aukeratu du bere bi abestien grabaketa egiteko. Irailaren 9an, astelehenean, ETB1ean ikusteko aukera izango da gaueko 22:15etan. Ez ahaztu!

Suerte gazteak!