Itsasmuseum bisitan

2025/01/27

Itsasmuseum-eko taldeak eta lagunek joan den ostiralean bisitatu gintuzten. Makina Erreminta Museoa aukeratu zuten urteroko irteerarako.

Plazer handia izan zen harrera egitea eta halako une aberasgarria konpartitzea, ikasketaz, historiaz eta gure ondare kultural eta industrialarekiko grinaz betea.

Zuen gogo eta konpromisoak inspiratuta sentitzen gara. Ziur gaude museoko taldeak bisita itzultzeko eta euskal museoen arteko lotura sendotzen jarraitzeko aukera izango duela laster!

Eskerrik asko bihotz-bihotzez eta laster arte.

#Itsasmuseum #MEmuseoa #Cultura #PatrimonioIndustrial #MakinaErremintaMuseoa #MuseoMáquinaHerramienta