Makina Erremintaren Museoko 20. urteurrena ospatu dugu Lehendakariarekin batera

2019/02/28

Ekitaldian Museoko arduradunek Lamot Grabatuari buruzko liburua aurkeztu zen
eta tradiziozko ogibideen erakusketa egin zen.

Bideoa ikusi

Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak 20. urteurrena ospatu zen atzo, otsailaren 27an eta bertan izan zen Iñigo Urkullu lehendakaria, museoaren presidente Rafael Barrenechearekin eta Pedro Ortuondo eta Bea Ansola zuzendariekin batera.

Museoan antolatu zen tradiziozko lanbideen erakustaldi bat ikusi ahal izan zen zuzenean, eta egun museoaren errementeria aretoan erakusgai dagoen Lamoten grabatuaren aurkezpena egin zuen Pedro Ortuondo museoko zuzendariak.

Museoa bisitatu eta gero, IMHn hitzaldien atalak jarraitu zuen. Museoko presidentea den Rafael Barrenechearen hitzak eman zion hasiera, ondoren Ane Beitia Elgoibarko alkatearen hitzaldiak jarraitu zion eta jarraian Xabier Ortueta IMHko presidente eta AFM Clusterraren zuzendari nagusiaren hitzak entzun ahal izan ziren.

Ekitaldi instituzionalari amaiera emateko, industriak eta makina-erremintak Euskadiko jarduera ekonomikoan eta gure industria eta kultura-ondarean betetzen duten zeregina nabarmendu zuen lehendakariak.

Jarraian, Manuel Lage automobilgintzako adituak hitzaldi bat eman zuen “Automobilaren historia Espainian: ikuspegi berria” izenburupean, etorkizunari begira automobilgintzari buruz zer ikuskera duen azaltzeko.

Hainbat gonbidatu izan ziren ekitaldian, Museoko lagun eta enpresa eta erakundeetako ordezkariak: Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburua; Iñigo Ucín, Mondragón Korporazioko presidentea; Mª Jose Tellería, Kulturako zuzendaria eta Antton Tomasena, Berrikuntza, Teknologia eta Nazioartekotzeko zuzendari nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundikoak biak; César Arriola, Danobatgroup taldeko presidentea; Rafael Idígoras, Soraluce kooperatibakoa; Danobatgroup taldeko Pello Rodríguez; Maherholding taldeko Iñaki Torrecilla, eta Ixaka Egurbide, IMHko zuzendari nagusia, beste askoren artean.