Museoen Nazioarteko Eguna. Igandea 17, museoa irekita
Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Makina Erreminta Museoak bere ateak irekiko ditu gure industria-ondare zoragarria gertutik ezagutu dezazun.
Barneratu zaitez makina-erremintaren historiaren eta bilakaeraren inguruko ibilbide paregabe batean, bisita libre baten bidez. Esperientzia hurbilagoa eta irisgarriagoa izan dadin, irakurketa errazeko erroilu eta informazio-panelez lagunduta egongo da.
Gainera, aurten berrikuntza handi bat gehitu dugu: pantaila interaktiboak bideoekin, eduki historikoak eta gure sektorearen iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko bitxikeriak. Museoa bizitzeko modu dinamiko eta desberdina.
Zatoz familian, lagunekin edo jakin-minez… baina ez utzi pasatzen gure historia industrialaren funtsezko zati bat ezagutzeko aukera hau.
👉Museoan itxarongo zaitugu!
📅Eguna: maiatzak 17, igandea.
🕚Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara
🎟️Doako sarrera
#DíaInternacionaldelosMuseos #MuseoenNazioartekoEguna #PatrimonioIndustrial #OndareIndustriala #Memuseoa #MuseoMáquinaHerramienta #MakinaErremintaMuseoa
