“Txapela XIX.mendean” hitzaldia maiatzaren 22an
Maiatzaren 22an, larunbata, eguerdiko 12:00etan Mikel Alberdi Sagardia historialariaren eskutik txapelaren inguruko historio eta bitxikeriak ezagutzeko aukera izango dugu. Mikel, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Historia Garaikidean lizentziatua da eta 1989tik, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan ikerketa eta dokumentazio saileko arduraduna da.
Hitzaldia Makina Erreminta Museoan izango da eta saioa euskaraz emango du. Ordu bete inguru iraungo du eta bertaratu nahi duenak aurrez izena eman behar du museoa@museoa.eus helbidean edo eta 943 74 84 56 telefonora deituta. Sarrera 4 € dira. Izena emateko epea maiatzaren 21ean itxiko da.