Makina-erreminta Industrien Lankidetzarako Europako Batzordeak, CECIMO siglez ezagutzen denak, metalak lantzeko makina-erremintak honela zehaztu zituen 1958. urtean:
“Eramangarriak ez diren makinak, kanpoko energia-iturri batekin jardunez, metalak konformatzen dituztenak, txirbil-harroketa, talka, presioa, prozedura elektrikoak edo aurrekoen konbinazio bat erabiliz”.
Makina-erremintekin soilik egin daitezke beste makina eta osagarri metaliko batzuk, baina ezaugarri bereizgarriena zera izan daiteke, auto-erreprodukziorako duen gaitasuna. Merkatuan dauden makina, osagarri eta produktu metaliko guztiak makina-erremintak erabiliz egin dira.
Makina-erreminten fabrikazioa bi arlo handitan banatzen da:
- Txirbil-harroketako makinak:
- Metalezko tresnaren bidezko mekanizazioa
- Urradura eta fenomeno elektrikoen bidezko mekanizazioa
- Deformazio eta ebaketako makinak:
- Presioaren eta talkaren bidezko deformazioa.
- Presioaren bidezko ebaketa.