Hirigune historikoa
1459. urtean, Martín Sanchok San Bartolomé de Olaso monasterioko eliza eraiki zuen.Monasterioa eta eliza desagertu egin ziren, baina elizaren sarrera kontserbatzen da, zeina aldi berean, Olaso hilerrirako sarbidea den; oso ederra da eta garrantzi historiko eta artistiko handia dauka. Magdalena ermita 1346. urte ingurukoa da, hiribildua inguratzen zuen harresiaren mugetatik kanpo zegoen, bidegurutze batean, eta Gaztelara zihoazenak derrigorrez igaro behar ziren bertatik. Nafarroa plazan Altzolatarren dorretxea dago. Eraikin horri buruzko lehenengo dokumentuak 1484koak dira, baina jatorria lehenagokoa da. Larrialdi-egoeretan, eraikinak hiribilduko kontzejuentzako egoitza gisa balio izan zuen.
Esaterako, 1560. urtean, sute batek herriaren zati bat suntsitu zuen eta berreraikuntzari buruzko herritarren eta Udalaren arteko bilerak dorretxean egin ziren. Aita Agirre plazan, Plaza Txikixa bezala ere ezagutzen dena, antzinako “Colegio Padre Aguirre” aurki daiteke. Elgoibarko bizitzako gune nagusiena Foruen Plaza da, Plaza Handixa izenez gehiago ezagutzen dena. Plaza barroko bikaina eta harmoniatsua da eta bertan dago Udaletxea, Ibero anaiek 1737an eraikia. Hiribilduaren ezkutua nagusitzen da eraikinean,
Errege Katolikoek 1498an emana. Foruan Plazan San Bartolome eliza (Elgoibarko patroia) ere badago, Longa, Larraza eta Iberotarren lana. 1716. urtean inauguratu zen, hogeita bost urtetan zehar lanean jardun ondoren. Herrerar estiloko tenplua da eta estilo barrokoko dorre bat eta aldare klasiko bat dauzka. Arkupedun etxe zaharren eraikin batek eta are zaharragoa den frontoiak osatzen dute bilduma eder hau. Multzo eder hau antzinako etxe arkupedun eraikin batek eta 1751. urtean eraikitako Euskadiko frontoirik zaharrenak osatzen dute.