
Otsailaren 27an Museoaren 20. urteurrena ospatzen dugu
Badira dagoeneko 20 urte Museoak ateak ireki zituela eta hori dela eta otsailaren 27an egingo dugun urteurren ospakizunean Lehendakaria izango dugu gure artean. Goizeko 10:00etan IMHko Alberto Ortueta Areto nagusian izango den ekitaldian, “Lamoten Grabatua” liburuaren aurkezpena egingo da eta ondoren Manuel Lage Marcoren hitzaldia entzun ahal izango dugu.