Sentitu gure ondare industriala kontserbatzen, ikertzen eta hedatzen laguntzearen harrotasuna.
Proiektu honen parte izatera gonbidatzen zaitugu, eskaintzen dizugun guztiaz gozatzen has zaitezen, “Museoaren Lagunak” programaren kategoria ezberdinekin kolaboratuz.
Zure mezenasgoa eskertzeko, edozein ekarpen egiten duzula ere, hainbat abantaila izan ahalko dituzu:
- Museorako doako sarrera (bezeroekin eta ordezkaritzekin)
- Lehentasunezko sarrera
- Museoan arreta pertsonalizatua
- % 30eko deskontua bilerak, produktuen aurkezpenak, koktelak, etab. egiteko espazioak erabiltzeko
- Deskontua dendan
- Museoaren web orrian zure enpresarako esteka izatea
- Zerga arintze fiskala
“Museoaren Lagunak” programaren kategoriak
- Museoaren Ohorezko Laguna (Sozietateak)
- Museoaren Laguna (Sozietateak / Erakundea)
- Museoaren Laguna (pertsona fisikoa)
Zerga-pizgarriak
Museoak burutzen dituen jarduerak “gizartearen intereseko” jarduera gisa ezartzen ditu 2/2019 Foru-arauak, otsailaren 11koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko mezenasgo kulturalaren zerga-pizgarriei buruzkoak.
Mezenasgo kulturalaren zerga-pizgarriak honako hauek dira:
- Pertsona fisikoengan (PFEZ emandakoaren % 35)
- Sozietateetan (% 20 + idazpen kengarria)
Baina, batez ere, zure ekarpen ekonomikoarekin, guztiona den ondasun kulturala garatzen eta horri eusten lagunduko duzu. Programa honekin kolaboratu nahi izanez gero, bete inprimaki hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.