‘Fabricando Mujeres’ dokumentalaren grabaketa Makina Erremintaren Museoan.
Dokumentala ikusteko aukera, datorren asteartean, hilak 27, 19:00etan Herriko Antzokian. Doan.
Indarkeria matxistaren identifikazioa eta egungo egitura ekonomikoan kontsumitzen dugunaren arteko lotura aztertzen du dokumentalak.
Indarkeria matxista kritikatzen du filmak, baina tonu umoretsuan, biktimismoan erori gabe eta ahalduntzearen bidetik. Feminismoa presente dago dokumental guztian, bere perspektiba guztietan
Maite (Itziar Aizpuru). 80 urteko emakume sortzailea da, asmakizunak egiten dituena emakumeen fabrikako hondakinekin. Dokumentalean bi espazio daude: emakumeen fabrika eta Maiteren tailerra. Maiteren tailerreko irudiak Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan grabatu dute.
Emakumeen fabrikan emakumezkoen estereotipoak sortzen dira, eta Maiteren tailerrean estereotipo horiek irauli egiten dira, emakumezkoen beste modelo batzuk aurkitzeko. Nolabait esateko, beste modu batean ordezkatuko gaituzten estereotipoak bilatzen dira Maiteren tailerrean. Kontrajarrian dauden bi espazio dira.
Datorren asteartean pantaila haundian gure museoa ikusteko aukera izango dugu beraz. Gerturatzera gonbidatzen zaituztegu.
Produkzioa: Al Borde films
Zuzendaria: Paula Iglesias
Gidoia: Ana Serna & Paula Iglesias
Antzezlea: Itziar Aizpuru
Dokumentalaren iraupena: 75 min