
XIX. Mendeko industrian murgildu
Makina-Erremintaren Museoak Musoeen Nazioarteko Egun hau (maiatza 18) etenik gabeko jardunaldi batekin ospatu nahi dugu. Goizeko 09:30etatik arratsaldeko 17:00etara; Bisitariak erakusketa industrial iraunkorraren errealismoaz gozatu ahal izango du.
Bertan, gure aitzindariek 1870etik aurrera fabrikatutako makina-erreminten lehen belaunaldia ikusiko du martxan: tornuak, zulatzeko makinak, fresatzeko makinak, karraskatzeko makinak…
Erakusketaren osagarri, gure erkidegoan sektore hori nazioartean aintzatesten lagundu duten pertsonen lana eta garaia egiaztatzen duten
testuak eta argazkiak daude.