“Josteko makinak: ondarea gure eskuetan” solasaldia Makina Erreminta Museoan
Atzo arratsaldean, Europako Ondarearen Jardunaldien harira, josteko makinen inguruko solasaldi interesgarria izan genuen Makina Erreminta Museoan.
Topaketan, hainbat gairen inguruan aritu ginen: josteko makinen balio historiko eta soziala, belaunaldien arteko ezagutzaren transmisioa, makina horien inguruan gordetzen diren istorioak eta kultur-erakundeek memoria partekatu hori zaintzeko eta zabaltzeko duten zeregina, besteak beste.
Begiradak eta esperientziak partekatzeko, galderak egiteko eta gure ondarea ulertzeko modu berriak ezagutzeko aukera paregabea izan zen.
Mahai-inguruan, josteko makinak beren bildumetan gordetzen dituzten Gipuzkoako bost kultur-erakundek hartu genuen parte: Gordailua, San Telmo Museoa, Cristóbal Balenciaga Museoa, Armagintzaren Museoa eta Makina Erreminta Museoa.
Eskerrik asko solasaldian parte hartu zenuten guztioi, baita bertaratu eta topaketa gurekin partekatu zenuten guztiei ere.
Solasaldiaren bideoa gure YouTube-ko kanalera igongo dugu.
Hurrengora arte!

