MAREN – Kontzertua museoan

2026/07/15

Harmonia industriala: Makina Erreminta Museoak Maren aurkeztuko du ondare industrialaren eta musikaren arteko kontzertu paregabe batean

Makina Erreminta Museoak zuzeneko musikari ateak zabalduko dizkio, Maren abeslariaren kontzertu berezi batekin. 2026ko irailaren 25ean, ostirala, izango da, 20:00etan, agertoki berezi eta enblematiko batean: euskal ondare industrialaren bihotzean.

Ekimen honekin, museoak espazio bizi gisa sendotzen jarraitzen du, non historia, kultura eta sormena jendeari bizipen berriak eskaintzeko uztartzen diren. Euskadiren garapen industrialaren protagonista izan ziren ehun urteko makinez inguratuta, Marenek kontzertu intimo bat eskainiko du, esperientzia paregabe bat agintzen duena.

Iker García museoko zuzendariaren esanetan, “ekitaldiak ondare industriala publiko berrietara hurbiltzea du helburu, eta gure museoa emoziorako, topaketarako eta kultura garaikiderako leku ere izan daitekeela erakustea”.

100 sarrera baino ez dira jarriko salgai, 15 euroko prezioan, eta, gainera, sarrerak Makina Erremintaren Museora bisita libre bat egiteko aukera emango du urtea amaitu artean, museoaren irekiera-ordutegiari eta erabilgarritasunari lotuta. Sarrerak museoaren webgunean salgai.

Elgoibarko Udaleko Kultura Sailaren laguntza du ekimen honek, eta museoak industria, ondarea eta arte-adierazpen berriak lotuko dituen kultura-programazioa bultzatzeko egin duen apustuaren parte da.

Kontzertuaren datuak:

• Artista: Maren

• Data: 2026ko irailak 25, ostirala

• Ordua: 20:00

• Lekua: Makina Erremintaren Museoa (Elgoibar)

• Prezioa: 15 €

• Sarrerak: www.museoa.eus

Kontaktua: museoa@museoa.eus

943 748 456 – 688 764 476