Fundazioa

“Makina Erremintaren Fundazioa /Fundación Museo Máquina Herramienta“ sozietatea Donostian sortu zen 1997ko azaroaren 28an. 1999ko apirilaren 7an Makina Erremintaren Fundazioak Euskadiko Fundazioen erregistroan izena eman zuen. Erregistro hori E.H.A.An argitaratzen da (1999ko maiatzaren 11n).

Fundazioa erakunde iraunkorra da, irabazi asmorik gabea, eta bere helburuak lortzeko prozesuan, gizartearen eta bere garapenaren zerbitzura jarritako museo bat osatzen eta eskaintzen du, publikoari irekia eta testigantza materialak eta ez-materialak bilatzen jarduten duena, ikerketa, hezkuntza eta aisialdi helburuekin eskuratzen, gordetzen, komunikatzen eta adierazten dituenak. 

Fundazioaren helburuak eta xedeak honakoak dira:

  1. Makina-erremintarekin lotutako ondare industrialarekin lotutako funtsak era antolatu batean berreskuratu, kontserbatu, katalogatu, zaharberritu eta erakustea.
  2. Teknologiaren bilakaera erakusteko baliabide didaktiko gisa balio izatea.
  3. Dokumentazio-zerbitzu bat martxan jartzea, iraganeko herentzia bilduz, makina-erremintaren sektorearen etorkizun teknologikoa garatzea erraztuko duena.
  4. Turismo/kultura eskaintza indartzea.