Museoaren lagunak

Sentitu gure ondare industriala kontserbatzen, ikertzen eta hedatzen laguntzearen harrotasuna.

Proiektu honen parte izatera gonbidatzen zaitugu, eskaintzen dizugun guztiaz gozatzen has zaitezen, “Museoaren Lagunak” programaren kategoria ezberdinekin kolaboratuz.

Zure mezenasgoa eskertzeko, edozein ekarpen egiten duzula ere, hainbat abantaila izan ahalko dituzu:

  • Museorako doako sarrera (Bilduma iraunkorra eta erakusketak)
  •  Lehentasunezko sarrera
  • Museoan arreta pertsonalizatua
  • % 25eko deskontua bilerak, produktuen aurkezpenak, koktelak, etab. egiteko espazioak erabiltzeko
  • Deskontua dendan
  • Museoaren web orrian zure enpresarako esteka izatea
  • Zerga arintze fiskala

“Museoaren Lagunak” programaren kategoriak

  • Museoaren Ohorezko Laguna (Sozietateak)
  • Museoaren Laguna (Sozietateak / Erakundea)
  • Museoaren Laguna (pertsona fisikoa)

Zerga-pizgarriak

Museoak burutzen dituen jarduerak “gizartearen intereseko” jarduera gisa ezartzen ditu 2/2019 Foru-arauak, otsailaren 11koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko mezenasgo kulturalaren zerga-pizgarriei buruzkoak.

Mezenasgo kulturalaren zerga-pizgarriak honako hauek dira:

  • Pertsona fisikoengan (PFEZ emandakoaren % 35)
  • Sozietateetan (% 20 + idazpen kengarria)

Baina, batez ere, zure ekarpen ekonomikoarekin, guztiona den ondasun kulturala garatzen eta horri eusten lagunduko duzu. Programa honekin kolaboratu nahi izanez gero, bete inprimaki hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Egin zaitez Museoaren Lagun!

Gure ondare industriala kontserbatzen, ikertzen eta hedatzen lagundu gaitzazu, egin zaitez Museoaren Lagun. Bete ondorengo formularioa eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

 

    Izena*:
    Abizena*:
    Telefonoa*:
    E-posta*:
    Harpidetza mota:
    LEGE-OHARRA: Erreminta Makinaren Museo Fundazioak, tratamenduaren arduradun zaren aldetik, jakinarazten dizu zure datuak honako helburu honekin biltzen direla: enpresaren web-orrian eskatzailearekin harremanetan jartzeko eskuragarri dauden harremanetarako formularioen bidez lortzen diren datu pertsonalak biltzea. Tratamenduaren oinarri juridikoa interesdunaren adostasuna da. Haien datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legeak hala agintzen ez badu. Edozein pertsonak du datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuen aurka egiteko edo datuok transferitzeko eskubidea eskatzeko eskubidea, gure bulegoetako helbidera idatziz edo museoa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, erabili nahi duen eskubidea adieraziz. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo gure webgunera: www.museoa.eus.