Elgoibartarren lankidetzarekin, museoaren bisita birtual berezia!

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA den honetan, Elgoibarren daukagun altxorretako bat bisitatzeko gonbidapena duzu honako hau.

Azken hilabeteetan bizi dugun egoera berezi hau dela eta, Museoan bertan ekintzarik burutzerik ez dugunez, birtualki Makina Erremintaren Museoa Elgoibartar eta kulturgileekin elkarlanean sortu dugun bisita birtual bereziarekin, ikutu berezi bat eman nahi izan diogu bideoari. Espero dut gustukoa izatea. Sartu eta gozatu! (hatzamarra pantailan zehar irristatu irudia 360ºtan ikusteko).

Eskerrak ematea nahi nieke Elgoibarko Udalari, Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Kutxari ekintza hau burutu ahal izateko eman diguten dirulaguntzarengatik. Bestalde, Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskola eta Haritz Dantzataldea, bideoko protagonistak izan diren Elgoibarko Iriondotar anai arrebak eta Pedro Azpiazu eta honen ilobak txalotu nahiko nituzke eskainitako laguntzarengatik.

Laister museoan elkar ikusiko dugulakoan. Zaindu eta eutsi goiari!

Bea Ansola, Museoko zuzendaria.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies