Elgoibar eta inguruak

Elgoibarrek honako mugakideak ditu: iparraldean, Deba eta Mutriku; hegoaldean, Soraluze; ekialdean, Azkoitia eta mendebaldean Markina eta Eibar. Hiribilduan zehar Deba ibaia iragaten da: ezkerraldetik, Saturio, Bizkaia edo Santa Klara eta Plaza erreketako urak iristen dira eta, eskuinaldetik, San Lorenzo, San Antolín eta Kilimoneko urak. Udalerriak bi elizate ditu: Alzola eta Mendaro. Debatik 14km-ra, Eibartik 6 km-ra, Azkoititik 13km-ra, Bergaratik 15 km-ra eta Donostia, Bilbo eta Gasteiztik 50 km ingurura dago. 

Elgoibar herri bereziki industriala izan da eta da oraindik ere, bere jarduera nagusiak makina-erremintaren fabrikazioa izaten jarraitzen baitu. Duela urte batzuk, arma-denda eta burdinola ugari zeuden herrian, baina gaur egun, metalurgia-ekoizpena da nagusitzen dena.

Historia

Antzina, Elgoibar Marquina de Yuso izeneko lurraldean zegoen. 1346. urtean, Alfonso XI.ak Hiri-gutuna sinatu zuen eta Elgoibar fundatu zen Villamayor de Marquina izenarekin. 1472an, Gipuzkoako Batzarrek eta Errege Katolikoek Elgoibar izendatzea baimendu zuten, izan ere, gaur egungo San Bartolome parrokiaren inguruko lursailak –non harresiz inguratutako hiria eraiki zen– Elgoibar izena zuen. Historian zehar, Elgoibarrek hainbat sute jasan ditu. Hala ere, elgoibartarrek ezbeharra gainditzea lortu zuten eta herriak gora egitea ahalbidetu zuten. 1883. urtean, plazako iturria edateko urarekin funtzionatzen hasi zen eta 1893an, kaleetako argiztapen elektrikoa inauguratu zen. Pixkanaka, herria mendietaraino zabaltzen joan zen, gaur egun ezagutzen dugun Elgoibar bihurtu arte.

Hirigune historikoa

1459. urtean, Martín Sanchok San Bartolomé de Olaso monasterioko eliza eraiki zuen.Monasterioa eta eliza desagertu egin ziren, baina elizaren sarrera kontserbatzen da, zeina aldi berean, Olaso hilerrirako sarbidea den; oso ederra da eta garrantzi historiko eta artistiko handia dauka. Magdalena ermita 1346. urte ingurukoa da, hiribildua inguratzen zuen harresiaren mugetatik kanpo zegoen, bidegurutze batean, eta Gaztelara zihoazenak derrigorrez igaro behar ziren bertatik. Nafarroa plazan Altzolatarren dorretxea dago. Eraikin horri buruzko lehenengo dokumentuak 1484koak dira, baina jatorria lehenagokoa da. Larrialdi-egoeretan, eraikinak hiribilduko kontzejuentzako egoitza gisa balio izan zuen.

Esaterako, 1560. urtean, sute batek herriaren zati bat suntsitu zuen eta berreraikuntzari buruzko herritarren eta Udalaren arteko bilerak dorretxean egin ziren. Aita Agirre plazan, Plaza Txikixa bezala ere ezagutzen dena, antzinako “Colegio Padre Aguirre” aurki daiteke. Elgoibarko bizitzako gune nagusiena Foruen Plaza da, Plaza Handixa izenez gehiago ezagutzen dena. Plaza barroko bikaina eta harmoniatsua da eta bertan dago Udaletxea, Ibero anaiek 1737an eraikia. Hiribilduaren ezkutua nagusitzen da eraikinean,

Errege Katolikoek 1498an emana. Foruan Plazan San Bartolome eliza (Elgoibarko patroia) ere badago, Longa, Larraza eta Iberotarren lana. 1716. urtean inauguratu zen, hogeita bost urtetan zehar lanean jardun ondoren. Herrerar estiloko tenplua da eta estilo barrokoko dorre bat eta aldare klasiko bat dauzka. Arkupedun etxe zaharren eraikin batek eta are zaharragoa den frontoiak osatzen dute bilduma eder hau. Multzo eder hau antzinako etxe arkupedun eraikin batek eta 1751. urtean eraikitako Euskadiko frontoirik zaharrenak osatzen dute.

Inguruak

Inguru horretan bisita ditzakezun lekuen esteka interesgarri batzuk gehitu ditugu: