Patxi Aldabaldetrecu aretoa

Gela honek Elgoibarko Makina-erremintaren Museoko lehenengo presidentearen izena dauka.

Erakusketak gure industria-tradizioaren eta Estarta y Ecenarro enpresaren ibilbide historiko bat egiten du. Gela honetan, enpresa elgoibartarraren hainbat Sigma josteko makina daude erakusgai. Nazio-mailako eta nazioarteko josteko-makinak ere ikus daitezke, esaterako, Alfa, Singer, Titania Kay & Co.

Sigma

Gerra Zibila amaitzean, 1939. urtean, “Estarta y Ecenarro-ko” kudeatzaileek Sigma josteko makinak egitea erabaki zuten, Eibarko Alfa enpresa konfiskatu egin baitzuten, errepublika-zaletasunarekin eta sozialismoarekin zuen lotura zela eta. Langileek ihes egin zuten, espetxeratu egin zituzten edo hil egin ziren eta makineria sakabanatuta zegoen.

Enpresak Kart Rübel Wirt aditu alemanarengana jo zuen, zeinak Alfa josteko makinaren diseinuan eta fabrikazioan parte hartu zuen. Estarta y Ecenarro Olasora lekualdatu zen eta bertan, josteko makinak egiteko pabilioi berriak eraiki zituzten. Makinen fabrikazioan, emakumezkoen lana ezinbestekoa izan ez, muntaia-prozesuei eta akaberari zegokionez. Bestalde, Estarta y Ecenarro-k ez zion utzi makina-erremintak egiteari.

Lehenengo josteko makina “Cima” izenarekin merkaturatu zen, baina denbora gutxira, enpresak markaren izena aldatu behar izan zuen, Suitzako erlojugile batek “Cyma-ren” patentea baitzuen bere erlojuentzat.

Sigma-k kontinente guztietako 50 herrialde baino gehiagotara esportatu zuen, antolakuntza propioarekin eta Ingalaterra, Alemania, Holanda, Frantzia eta beste herrialde batzuetako Agente banatzaile garrantzitsuen lankidetzarekin. Hala ere, botere horrek kalte handia jasan zuen, izan ere, egindako arroparen eskaintzak gora egin zuen eta etxekoandreek etxean josteari utzi zioten. Josteko makinen eskaerak behera egin zuen eta 1995ean Estarta y Ecenarro enpresa itzi zuten.

Sigma bileragela.


Patxi Aldabaldetrecu gela.