Eduardo Chillidaren panela museoan

2024/05/29

Gaur, Mikel Chillidarekin batera, familiaren ordezkari eta “Chillida 100 urte” koordinatzaile gisa, Makina Erreminta museoak Eduardo Chillidari egin nahi izan dion aitortza aurkeztu dugu.
1950. hamarkadan Hernaniko Illarramendi errementegian sortu zituen eskulturen irudien eta artistak berak erabilitako hitzen bitarte, Chillidak burdinarekin bere bizitza osoan zehar izan zuen harreman estua azpimarratu dugu museoko erremintegian.

Bihotzez eskerrik asko Eduardo Chillida Ondorengotzari eta Hauser & Wirth-i lankidetza honengatik!