Elgoibar Ikastola museoan

2024/05/08

Atzo Elgoibar Ikastolako 60 ikaslek baino gehiagok bisitatu gintuzten.

Bideo labur batean makina sinpleen bilakaera eta gaur egun duten erabilgarritasuna ezagutu ahal izan zituzten.
Gero, taldeka, fitxa batzuk osatu zituzten.
Ondoren, gurpil bat muntatu eta praktikak egin zituzten makina sinpleekin (poleak, plano inklinatua, gurpila, palanka).
Azkenik, museoko mekanizazio-tailerrean ikusgai dauden makina guztiak martxan jartzea lortu zuten.

Primeran pasatu zuten, baina guk ere bai. Laster arte! !

Ikasleekin makina sinpleak gertutik eta modu praktikoan ezagutu nahi dituzu?
Jarri gurekin harremanetan eta erreserbatu irteera bat datorren ikasturterako.
Zuen zain gaude!

museoa@museoa.eus
museoa.eus/bisitak
943 748456