Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleen elkartea

2025/03/20

Historiazaleen elkartekoek Ciaran eta Estartak fabrikatutako zutabeko zulagailua aukeratu dute aitabitxi izateko. Aukeratu duten makina 1915-1920 epekoa da, Elgoibarren bertan eginikoa. “Oso makina esanguratsua da eskualdeko industriaren historia eta garapenaren ikuspegitik”.

Izan ere, norbanakoez gainera, taldeek eta enpresek ere badute makina erremintaren ondare historikoa babesteko aukera.
Beste hainbat lagunek ere eman dute makina baten aita-amabitxi izateko pausoa. Ikus hemen aukeratu daitezkeen makinak.

#BabestuMakinaBat #ApadrinaUnaMáquina #MEmuseo #MuseoMáquinaHerramienta #MakinaErremintaMuseoa