“Ez da kasualitatea” bertso saioa
Joan den Ostiralean, urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan, Elgoibarko Udalarekin erkarlanean antolatu genuen “EZ DA KASUALITATEA” emakumez osatutako bertso saio musikatua. Museoan 60 pertsona inguru bildu ginen , Uxue Alberdik, Miren Amurizak eta Onintza Enbeitak botatako bertsoekin gozatzeko.
Gai-jartzaile moduan Idoia Anzorandia izan genuen eta musikariak, berriz, Ixak Arruti eta Gari Otamendi izan genituen.
Bertsoek eta musikarien doinuak, ostiral arratsaldeko giro hotza epeltzea lortu zuten. Bertsolariek, herriko historia industrialeko gogoramenak ekarri zizkiguten bertaratutakoi. Emozioz atseginez eta magiaz beteriko iluntze polita izan zen ostiralekoa.