Iñigo Chivite – Lafraguadevulcano_

2025/02/03

Oraindik itxaropena dago.

Iñigo Chivite, Lafraguadevulcanoko errementariaren lanbidearekin jarraitzen duen gazte nafarra da.

Erdi Aroko azoketan hasi zen lanean, eta orain bere sutegia dauka, neurrira egindako hainbat lan mota egiteko.
Argazki batzuk erakutsi zizkigun eta izugarri gustatu zitzaigun bere lana.

Iñigok Makina Erreminta Museoa bisitatu zuen eta argazki bat atera genuen museoko sutegian.

Pozten gaitu lanbide zaharrak oraindik ere ekintzaile gazteen eskuetan daudela ikusteak.

Zorte on Iñigo.

Jo ta sua!

#MEmuseo #MakinaErremintaMuseoa #MuseoMáquinaHErramienta #Herrería #Errementaria #Fragua #Burdinola