orain diseinua! euskadi eta industria erakusketa Tabakaleran

2019/11/11

Orain diseinua! euskadi eta industria ekimenak industria-produktu sorta bat aurkezten du Euskadiko enpresek ekoizten duten diseinua ezagutzera emateko helburuarekin. Ehun enpresa baino gehiago aztertu ondoren, 40 enpresetako eta bilduma publiko nahiz pribatuetako 120 lan aukeratu dituzte, horietako bat Elgoibarko Makina Erremintaren Museoko Profilen Ijezteko Makina.

Erakusketak ibilbide kronologiko bat egiten du euskal diseinuaren historian zehar, XIX. mendearen amaieratik gaur egunera arte. Mota askotako lanak daude ikusgai: artisautza-lanak, armagintza-produktu eta -tresnak, makinak eta lanabesak, eraikuntzarekin, ehungintzarekin, altzariekin eta kirolarekin lotutako obrak… orain diseinua! euskadi eta industria Gillermo Zuaznabarrek zuzendutako erakusketa bat da.