Urriaren 29tik 31ra Donostian ospatuko da Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina-Erremintaren 24. Kongresua

2025/10/22

Urriaren 29tik 31ra Donostian egingo den Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina-Erremintaren 24. Kongresua abiarazteko atzerako kontaketa hasi da.

Topaketa hori industriaren arloko hitzordu nazional nagusia da, eta profesional, ikertzaile eta enpresa liderrak biltzen ditu fabrikazio aurreratuaren erronkak eta aukerak aztertzeko.

Museoak makina historiko batekin batera espazio bat izango du, horrela, gure ondare industriala erakutsiko diegu bertaratutako guztiei. Funtsezkoa da nondik gatozen jakitea, nora goazen jakiteko.

Era berean, Makina Erreminta Museoak sektoreko enpresei eskaintzen dizkien aukera guztiak ezagutaraziko ditugu (bisita gidatuak, zuzendaritza-bilerak, team building, ekitaldien antolaketa, catering, etab.).

Urriaren 29tik 31ra, Donostian.
Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoa.

Zuen zain gaude!

#Memuseoa #MakinaErremintaMuseoa #MuseoMakinaErreminta #CMH24 #Industria #FabrikazioAurreratua #Kongresua