
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuaren bisita.
Juan Ignacio Pérez Iglesias, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua, Xabier Aizpurua Telleria, Unibertsitate Politikako sailburuordea eta Sara Urionabarrenetxea, Unibertsitate Antolamendu eta Langintzaren zuzendaria bisitan etorri dira Makina Erremintaren museora, IMH Campusa sakon ezagutzeko egindako bisitaren amaiera gisa.
Museo bizi batez eta bertan martxan dauden makina historikoen bildumaz gozatu ahal izan dute. Museoak gazteenen artean industriarekiko jakin-mina eta kalitatezko formakuntzarekiko interesa pizteko parte-hartze aktiboa eta, ondorioz, sektoreari etorkizunean talentua erakartzen laguntzen dion lana argiro ikusi dute.
Eskerrik asko bisitagatik!

