San Pedro fabrika siderurgikoa

2023/11/15

Areatzako kaia (Bilbo) XIX. eta XX. mendeen artean, industria-garapen betean, bere goraldi eta distira handieneko garaia iritsi zen, eta Bizkaiko ekonomiaren ardatz bihurtu zen; belaontzien nabigazioa murriztu egin zen, lurrunezkoak izugarri hazten ziren bitartean. Portuak tren bat behar zuen materialak bertara eramateko, eta han jarri zuten ezkerraldeko trena, Altos Honos etako ehunka langile eramateaz gain.

1877an, Bigarren Gerra Karlista bukatuta eta burdinola guztiak itxita, Romualdo Garcíak, Erriberriko semeak, «San Pedroko fabrika siderurgikoa» sortu zuen Elgoibarren. Karkizao burdinola zaharretatik hurbil zegoen lantegi honetan egur-ikatzezko bi labe garai jarri zituen burdin minerala profil eta zumitz bihurtzeko. Zumitzak barrika eta upelen egurrezko xaflak segurtatzeko erabiltzen diren burdinazko tirak dira.

Debako portuan hornitzen zuten Muskizetik zetorren minerala, eta landutako materiala ere handik ateratzen zuten, «Rufina» eta «Albertito» baporeetan, biak ala biak enpresarenak eta gero trenez Bilbotik Elgoibarrera.

Romualdo García

San Pedro Fabrika (Elgoibar)

Areatza Bilbo XIX. mendea

Areatza Bilbo XX. mendea