Elgoibarko Makina Erreminta Museoak 1757ko Lamoteko grabatuari buruz argitaratutako liburua. Bost hizkuntzatan argitaratua, Florencio Joseph de Lamot Errege Arma Fabrikako kontalariak 1757an egin zuen grabatuaren interpretazioa jasotzen du, eta garai hartako industria sektoreak Deba arroan eta bereziki armagintza industriaren garrantzia islatzen du.