Hainbat lekutatik
Asko gustatzen zaigu mota guztietako profil eta lekuetako bisitak jasotzea, sektorea ezagutzen dutenak edo ez dutenak, baina guztiek kezka berberak dituztenak; duela 100 urteko mekanizazio tailerra sentitu eta bizitzea.
Azken pertsonak Gasteiztik, Tenerifetik eta Bartzelonatik etorri dira. Eta bitxiena, Nafarratik etorri zena, bizikletaz.
Eta guk gure bidea jarraitzen dugu… museoa ezagutaraziz esperientzia paregabea eskainiz.