Ikasturtearen amaiera gero eta gertuago dago.

2026/06/09

📚🔧 Ikasturtearen amaiera gero eta gertuago dago, eta une hau aprobetxatu nahi dugu aurten Makina Erreminta Museoan bisitatu gaituzten ikastetxe guztiei eskerrak emateko.

Santurtzi, Getxo, Zarautz, Zumaia, Bilbo, Elgoibar, Deba, Zaragoza, Castro Urdiales, Ferrol, Bordel, Txina, Tenerife, Katalunia, Valentzia, Barakaldo, Aretxabaleta, Miranda de Ebro, Azkoitia, Iurreta, Mutriku eta beste hainbat tokitatik etorri dira ikasleak eta irakasleak.

Baina gehien pozten gaituena da ikastetxe horietako asko urtez urte gurekin errepikatzen dutela. Datorren ikasturtean ere berriro ikusiko ditugula badakigu, eta harro gaude Makina-Erremintaren Museoa ikastetxe askoren ohiko irteera didaktiko bihurtu delako.

Bisita bakoitza desberdina da, talde bakoitzaren profila eta adina kontuan hartuta egokitzen baititugu edukiak eta jarduerak. Horrela, industria, teknologia eta gure ondare industriala modu praktiko eta parte-hartzailean ezagutzeko aukera eskaintzen dugu.

Oraindik ez gaituzue ezagutzen? Zatozte zuen ikasleekin eta ezagutu industria bizirik dagoen museoa.

📧 museoa@museoa.eus
☎️ 688764476

Ziur gaude behin etortzen bazarete, berriro itzuliko zaretela.

Eskerrik asko ikasturte honetan gurekin egon zareten guztioi, eta datorren urtera arte! 🤗


#MakinaSinpleak #MuseoMaquinaHerramienta #VisitasEscolares #Industria #STEAM #PatrimonioIndustrial #Memuseoa #MakinaErremintaMuseoa #Hezkuntza #EskolaBisitaldiak #Teknologia #OndareIndustriala #FP #LehenHezkuntza #LH #LanbideHEziketa