Makina-erremintaren historia laburra liburua aurkeztu du Elgoibarko Udalak biurteko azokan
10.000 ale argitaratu dituzte Biurtekoan zabaltzeko eta Makina Erremintaren Museoan ere salgai egongo dira
Elgoibarko makina-erremintak ehun urte bete dituela ospatzeko urte osoko egitaraua prestatu du Elgoibarko Udalak. Ekitaldi horien artean, ‘Makina-erremintaren historia laburra’ izeneko liburua argitaratu du Udalak, herriko historiagile eta hainbat eragilerekin elkarlanean. Atzo, hilak 3, aurkeztu zuten liburua makina-erremintaren biurteko azokan, BEC erakustazokan. 10.000 ale argitaratu dituzte.
Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatea, Xabier Ortueta AFMko zuzendaria, Xabier Basañez BECeko zuzendaria, Pello Arrieta historigile eta liburuaren idazlea izan ziren “Elgoibar. Makina-Erremintaren historia laburra” izeneko liburuaren aurkezpen ekitaldian, Elgoibarko hainbat enpresetako, makina erremintaren historiazale taldea eta IMHko ordezkariekin batera. 10.000 ale argitaratu dituzte, eta horietatik 6.000 banatu dituzte. Beste 2.000 ale mendeaurrena antolatu eta finantziatu dutenen artean banatuko dituzte, eta gainerakoak Makina Erremintaren museoan jarriko dituzte salgai, 5 eurotan. Liburua argitaratzeak 8.900 euroko aurrekontua izan du.
Elgoibarko industriaren bilakaeren hainbat garai aipatzen dira liburuan, hala nola, burdingintza, forjaketa, galdaketa, erremintagintza eta armagintza eta makina-erremintaren arloko ingeniaritza. Aurrera egiteko “etengabe eraldatzea” ezinbestekoa dela adierazi zuten prentsaurrekoan agintari zein historia zaleeek.
(Testuak, www.elgoibar.org / www.elgoibarren.net)