Pirineoetako burdinaren ibilbidea martxan da!
Urtarrilaren 28tik otsailaren 10era bitartean, astelehenetik ostiralera,
goizeko 8:00etatik 13:00etara eta 14:30etatik 17:30etara ikusgai
Erakusketa ibiltaria da, eta lau panel nagusik osatzen dute, kultura sustatzea helburu duen proiektu bat aurkezten dutenak. Andorran jarri zen martxan eta handik Kataluniara eta Frantziara joan zen, eta orain Euskadin ikus dezakegu. Testuak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta katalanez agertzen dira, baina ingelesezko orriak ere badaude. Erakusketa hau gaur hasi eta otsailaren 8a bitartean dago ikusgai Makina-Erremintaren Museoan.
Elgoibarren, bisita gidaturako bi saio egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, urtarrilaren 31n biak. Euskarazkoa goizez izango da, 10:30ean, eta erdarazkoa, arratsaldez, 16:00etan. Ordubeteko iraupena izango dute bisita gidatuek, eta interesatuek izena eman behar dute aurrez, gehienez 20 lagunentzako lekua izango delako (Doan izango dira bisita-saioak). Harremanetarako: 943 748 456 / museoa@museoa.eus