Makina erremintaren sektorearen jatorria ezagutzera emateko bisita gidatuak eskaintzen ditugu. Bisitan, hiru erakusketa eremutan artisau prozesuak (XIV.mendetik XIX. mendera bitartean) XIX. mendearen erdialdetik aurrera Debabarrenean sortu ziren industria prozesuetara nola aldatu ziren ikusi ahal izango da.
Eskoletako ikasleentzat ere bisita gidatu bereziak antolatzen ditugu (LH5-LH6, 10-12 urte bitarteko ikasleentzat), hemen duzu informazio guztia. Baita DBH eta Lanbide heziketa ere egiten ditugu bisitak.
Bisita erreserbatzeko, bete formulario hau edo jarri gurekin harremanetan zenbaki honetan: 943 74 84 56 edo museoa@museoa.eus helbidean.
Informazio orokorra bisitaren inguruan:
- Taldea: 20 pertsona inguru.
- Erreserba egiteko: Gomendagarria da bisita 7 egun lehenago erreserbatzea.
- Hizkuntza: Euskara, gaztelania.
- Prezioa: 5 €/pertsona. Sarrera + bisita gidatua.
- Bisita-eguna: Garaiz iristea eskatzen da. Ezarritako orduan iristen ez bada, bisita ez da luzatuko. Bisita hasi baino 10 minutu lehenago iristea eskatzen da.
- Ordainketa: Ordainketa eskura edo banku-transferentzia bidez egin daiteke.