Hezkuntzako bisitak

HEZKUNTZA

Makina Erremintaren Museoan Debabarrena bailarako errementarien garaitik XIX. mendera arteko industriaren bilakaera ezagutu dezakezu.

Museo bizi-bizia da, gure aitzindariek egindako makina-erreminta adierazgarrienak (tornuak, fresatzeko makinak, zulatzeko makinak, etab.) martxan ikusteko aukera eskaintzen duen museo bakarra da Estatuan. XIX.mende erdialdeko gure eskualdeko mekanizazio-tailer bateko giroa zintzoki erreproduzitzen da.

Erakusketa iraunkorra abiapuntutzat hartuta, museoan Lehen hezkuntzako 3. zikloko gaztetxoei zuzenduriko “Makina sinpleak ezagutzen” deitzen den unitate didaktikoa prestatu dugu. Museoa bisitatzeko era jostagarria eta dinamikoa proposatzen dizuegu, ikasleen esperientzia ahaztezina izan dadin.

Baita DBH eta Lanbide hezikata ikasten dutenei bisitak egiten diegu. Kontsultatu!

“Makina Sinpleak Ezagutzen”

Lehen hezkuntzako 3. ziklorako egokitutako jarduera honetan, Heziberri 2020 dekretuan Lehen Hezkuntzako curriculumean teknologiaren inguruan zehazten diren zenbait eduki lantzen dira:

  • Makinak eta aparatuak eta hauen funtzioak. Ardatza, gurpila, polea, plano inklinatua, engranajea, balazta…
  • Makinak historian zehar: burdinolak,olak, errotak, …(El Pobal, Pagoeta, Plazaola…)
  • Prozesu teknologikoaren etapak.

3 orduko jardueren bitartez, ikasleek beraien ikastetxeetan ikasitakoa modu esperimentalean landu eta bizi dezakete.