Bizilabe

Gazteentzako zientzia-bizipenen labea

Bizilabe-Elhuyar metodologian oinarrituta, Bizilabe ikerketa-zentroan gazteek puntako gaietan eta erronka errealekin egiten dute lan, eta enpresen ereduak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen zaie.

10 urtetik 14 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta bertan gazteek proiektuak eta esperimentuak egiten dituzte beren kasa, behar denean laguntza jasota.

Gazteak ikerketa-proiektuetan eta proiektu teknologikoetan gidatzeko, aditu-talde batek begiraleak eta mentoreak trebatu ditu Bizilaberako propio landu den ‘Bizilabe-Elhuyar metodologian’, genero-ikuspegia eta inklusioa kontuan hartuta.

 

BIZILABE ELGOIBAR

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA TAILERRAK 

ESKOLAZ KANPOKO ESKAINTZA ELGOIBARREN

2019-2020 ikasturtean jarri zuen martxan Elgoibarko Udalak BIZILABE gunea, zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetza eta sormena bultzatzeko, eta, bidenabar, ikasleen gaitasunak garatzeko eta jabekuntzan aurrera egiteko. 2020-2021 ikasturteari begira, 2007tik 2010era bitartean jaiotako gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte, Debabarrenean STEAM (Science, Technology, Engineerin, Art and Mathematics) arloetan, ikerkuntzan diharduten emakumeen laguntzarekin. 

Noiz: 2020ko Urriaren 2tik 2021eko maiatzaren 28ra. Ostiraletan.

Ordutegia: ordu eta erdiko saioak. 

  • 17:00etatik-18:30etara 10/12 urte bitartekoak
  • 18:30etatik 20:00etara 13/14 urte bitartekoak.

Non: Makina Erremintaren Museoan

Informazio gehiago: www.bizilabe.elhuyar.eus/eu/elgoibar