Mekanizazio tailerraren transmisio sistema.
Mekanizazio tailerraren transmisio sistema.
Museoak 420 metro karratuko azalera erabilgarria dauka eta hiru nabetan banatuta dago. Nabe nagusian, XIX. mende amaierako mekanizazio-tailer baten erreprodukzioa dago. Eskuinaldeko nabean, Erdi Aroko gela dago eta ezkerreko nabean Patxi Aldabaldetrecu gela.
Nabe nagusiak edo mekanizazio-tailerrak, bi isuriko estalkia dauka, egurrezko bi zinbria deigarrirekin eutsita; horietatik euskarriak eta ardatz eragileak zintzilikatzen dira, euren polea eta uhalekin. Transmisio-sistema hori motor elektriko baten bitartez jartzen da martxan. Aipatu motorra, uhal baten bidez, ardatz zentralera lotuta dago, zeina transmisio-sistema beraren bidez (poleak eta uhalak), bigarren mailako bi ardatzi lotuta dagoen. Transmisio-sistema horren bitartez, gure aitzindariek egindako makina-erreminten modelo adierazgarrienak funtzionamenduan ikus ditzakegu, esaterako, tornuak, zulagailuak, fresatzaileak, eskuilak, zerrak, etab. Transmisio-sistema honi esker, fabrikazio-prozesuak, deskribapen teknikoak eta txirbil-harroketaren bidezko mekanizazioaren adibide praktikoak ikusteko aukera paregabea dugu.
Oroimen historikoa berreskuratuko dugu argazki erakusketa iraunkor baten bidez, ekonomiaren, gizartearen, kulturaren eta abarren garapenean lagundu duten pertsonen lana ezagutarazteko.
Zulatze eragiketa.
Tornuan hariztatzeko eragiketa.
Fresatzeko makina unibertsala launtzeko eragiketa egiten.
Tornuan zilindratze eta aurpegiratze prozesuak.